Skalariak
Skalariak 1994. urte bukaeran jaio zen, batez ere Juantxo eta Peio Skalari anaiek ska musikarengatik zuten afizioari esker. Ska musikak 40 urte izaki, beren eragina eta aldaketak xurgatzen dituzte, beren modura interpretatzeko eta denborarekin estilo propio eta konfundiezina lortuz.
Dozena bat kontzertu besterik ez zituztela bizkarrean, Gor zigilu nafarraren interesa pizten du taldeak eta 1997. urtean “Skalariak” izeneko lehen lana plazaratzen dute. 1999. urtea “Klub Ska” diskoarena da. Hau ere Gor Diskak-ekin egina, bertan iada heldutasun bat somatzen da taldean, seguraski aurretik emandako zuzeneko kontzertu guztiei esker.
Klub Ska-ren kasuan, arraza guztiek kabida izanen zuten gunea, nazioartekoa, librea eta solidarioa sortu zuten, non gazteek askatasun osoz aldarrika zitzaketen haien kezkak, eta non festarako beta ere izanen zen. “En la kalle” (2001, GOR Discos) hirugarren diskoak, aipatutako kontzeptuari jarraiki, skalarien irudimenean besterik ez zen “Ska Kalea” sortzera eraman zituen. Street´s Ska” (DVD/VHS) izeneko 70 minutuko bideo-erreportaian. Bertan hortaz gain, atzerrian emandako kontzertuen irudiak ageri dira, baita elkarrizketak eta beste hainbat gauza.
Radio Ghetto: 2003 urtean Skalariak-ek laugarren lana plazaratu zuen, BOA-cor zigiluarekin. Disko kontzeptualen bildumaren azkeneko lana zen.2005 azaroan kaleratu du Skalariak-ek “Luz Rebelde” (BOA cor) bostgarren diskoa. Berriro ere skalarien zigilu propio hori ageri zaigu…eta berriro ere publikoa harritzea lortu dute hain berezia duten esentzia hori galdu gabe.





